Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 56 urteko gizonezko bat hil da Oñatiko Olabarrieta auzoan traktore bat gidatzen ari zela. Jaurlaritzaren arabera, traktoreak atoia zeraman atzean, eta bide estu batean kamoi batekin topo egin duenean gertatu da ezberra. Traktore gidariak maniobra egin du errepidearen alde batera baztertzeko, baina maldan atzera egiterakoan irrist egin diote gurpilek, eta irauli egin da ibilgailua. Traktorea iraultzean gidaria ibilgailutik jauisi da eta gurpilek azpian harrapatu dute.
Antzeko lan istripua gertatu zen joan den urriaren 23an Getarian, Prudentzio auzoko Akarregi Txiki txakolindegian. Traktorearekin mahatsa biltzen ari zen 37 urteko gizona azpian harrapatutu zuen traktoreak, irauli ostean. LABen arabera, aurten 32 lagun hil dira lan istripuen ondorioz.