Barack Obama AEBetako Gobernuko presidenteak gaur aurreratu du 2013ko aurrekontuen plana eta, horren arabera, AEBetako barne produktu gordinaren defizita %5,5 jaitsi nahi du, gastuetan gehiago aurreztuta eta diru gehien dutenei zergak igota. 2022rako herrialdeak defizita lau bilioi dolarretan murriztu beharko lukeela uste du.
Ipar Virginiako unibertsitate batean azaldu ditu asmoak Obamak. Adierazi du AEBetako ekonomiak, besteak beste, energia berriztagarrietan eta langile trebatuetan oinarritu behar duela. Haren arabera, euren ekonomia aurten %2,7 haziko da.
Aurten izango dira AEBetako hauteskundeak. Alderdi Demokrataren hautagai izango da Obama.