Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko presidenteak bankuen tamaina eta jarduera mugatzeko asmoz proposamena egin du, baina haren asmoa ez dute ondo hartu burtsetan, jaitsierak izan baitira. Esaterako, AEBetako burtsarik nagusian: Wall Street-en. "Bankuek borroka nahi badute, prest nago aurre egiteko", esan du Obamak.
AEBetako gobernuburuak adierazi du bankuen krisiaren ondorioz "ekonomia ia kolapsatu" egin dela. Izan ere, haren ustez, "etekinak lortzeko arrisku handiak" hartu zituzten. "Enprese txikiei dirua ezin zietenak utzi edo interes txikiak ezin zituztenak izan aldi berean etekin aldetik errekorrak lortzen zituztela ikustean, sistema aldatu egin behar dela erabaki nuen".
Hala, muga batzuk jarri nahi ditu, arriskuak murrizte aldera eta bezeroak babestu nahian. Adibidez, bezeroen dirua merkatuetan inbertitu beharko lukete bankuek, AEBetako presidentearen iritziz, "diruarekin jokatzen ibili gabe".
Bankuen tamaina ere mugatu nai du, baina ez du zehaztasunik eman. Obamak iritzi dio haiek "finantza arloko merkatal gune" bihurtu direla, zerbitzu asko bereganatu dituztelako, eta horrek "gatazkak" sortu ditu, "euren interesagatik bezeroen dirua enpresetan inbertitu dutelako".
"Gaurko finantza sistema duela urtebete baino sendoagoa da, baina arau beraiekin funtzionatzen jarraitzen du, hondoratzearen amildegira eraman gintuen arauekin", esan du Obamak.
2009ko urtarrilaren 20tik da AEBetako presidente hura.
ekoNOMIA
Obamak bankuen tamaina eta jarduera mugatzeko proposamena egin du
AEBetako presidentearen ustez, bankuek, esaterako, bezeroen dirua merkatuetan inbertitu beharko lukete, "diruarekin jokatzen ibili gabe". "Bankuek borroka nahi badute, prest nago aurre egiteko". Burtsek ez dute ondo hartu haren proposamena, jaitsierak izan direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu