Ocariz galdategiko langileen batzordeak salatu du enpresako nagusiak 23 behargin kaleratu dituela eta gero, ABLE aldi baterako lan enpresa baten bidez ostera ere kontratatu, Jaurlaritzak erregulazio espedientearen gainean noiz ebatziko zain dagoela. Langileek diote enpresaburua euren eskubideen aurka ari dela, nabarmen.
Ocariz galdategiko langileen batzordeak atzo ohartarazi zuen enpresako nagusiaren «iruzurkeriaz». Beharginen iritziz, «enpresaburuak erregulazio espedietea ezarri nahi du ekoizpena eteteko premiaren aitzakian». Jaurlaritzak oraindik ez du espedientea onartu.
Aitzitik, langileek azaldu dute enpresako nagusiak 23 langile kaleratu dituela jada. «Are okerrago: kaleratu eta berehala hartu ditu ostera ere, ABLE baten bidez, ordea», salatu dute. «Langileon eskubideen aurkako delitu larria da hauxe». >
Ocariz enpresako nagusiaren «iruzurkeria» gaitzetsi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu