Aguraingo (Araba) Fundiciones Ocariz enpresako lau langile epaitu zituzten, atzo, Gasteizko Auzitegian. 2004an Ocarizen izan zen lanuzte mugagabearen barruan lantokiaren ate bat hautsi izana, eta langileei «mehatxu egitea» egotzi die enpresaren akusazioak eta fiskaltzak.
Hiru beharginentzat hiruna urteko kartzela eskatu du zuzendaritzak, eta laugarren langilearentzat, lau urtekoa. Guztiontzat, gainera, 7.649 euroko isuna nahi du. Fiskalak, berriz, urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du bakoitzarentzat.Langileen batzordeak absoluzioa exijitu du, eta aurretik ere auzitegiek auzia artxibatu zutela azpimarratu du.
Ocarizeko lau behargin epaitu dituzte Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu