OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak %3tik beherako hazkunde aurreikuspena egin du 2015erako mundu mailan. Txinaren geldialdia munduko ekonomia osoa baldintzatzen ari dela dio, eta oztopo handi horrek hazkundea %2,9an utziko duela.
Munduko ekonomia handiena, AEBetakoa, %2,4 haziko dela uste du OCDEk, eta 2016an %2,5. 2017rako %2,4ko hazkundea aurreikusi du. Eboluzio positibo horri eusteko hainbat aholku eman dizkio herrialde horri, kasurako, soldatak igotzea eta erreforma fiskal bat egitea.
Eurogunea, berriz, %1,5 haziko da Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen ustez. Espainiaren hazkundea nabarmentzen du erakundeak, %3,2koa, Eurogunearen batez beste hori arrazoitzeko. Maiatzean emandako aurreikuspena baino hiru hamarren altuagoa da Espainiarentzat emandakoa gaur. 2016rako %1,8ko hazkundea eman dio Euroguneari, eta 2017rako %1,9koa.