Euroaren eremuko hazkunde ekonomikoa %2koa izango da aurten. Hala uste du OCDE Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak, eta, horrela, udaberrian aurkeztutako %1,6 iragarpena hobetu egin du. Aldiz, AEBetako ekonomia %4,3 haziko da, aurreikusitako %4,7 baino gutxiago. Erakundeko zuzendari ekonomiko Jean-Phillipe Cotisek atzo aurkeztu zituen G-6ren AEB, Japonia, eurogunea, Alemania, Frantzia, Italia eta Erresuma Batua behin-behineko hazkuntza aurreikuspenak, udaberrian egindakoak berrikusiz.
Cotisen arabera, eurogunean enpresaburuek konfiantza handiagoa dute kontsumitzaileek baino, eta hazkuntza ekonomikoa kanpo eskariak bultzatu du. AEBetan baino ekoizpena handitzeko tarte gehiago ikusten du OCDEk eurogunean. Herrialdeka, barne eskariak Frantzian duen indarra eta Alemanian duen ahulezia nabarmendu zituen Cotisek. Italian, barne kontsumo txikiaz gain, lehiakortasun arazoak ikusten ditu.Petrolioa garestitzeak inflazioan eragin mugatua izan du, esan du OCDEk, baina eragin eragin duela aitortu du. Petrolioaren merkatuko egongaiztasunak, hala ere, hor dirauela gaineratu zuen.Diru politikari buruz, interes tasen igoerak ez direla urgentziazkoak uste du erakundeak, eta Cotisek tasak igotzeke jarraitzen duten Japoniako eta Europako banku zentralen jokaera hobetsi zuen. AEBetako kontu korronteen defizita «jasanezina» dela ere adierazi zuen OCDEko zuzendari ekonomikoak.
OCDEk eurogunerako hazkuntza aurreikuspena igo du %2raino
Petrolioa garestitzearen ekonomiak «eragin mugatua» izan duela dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu