Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak gaur jakinarazi du altxortegiaren egoera "normala" dela, eta urtarrilaren 31n kaxan 627,7 milioi euro zeuzkala gobernuak.
Sailburuak esan du 2011rako aurreikusitako diru sarreretan mila milioi euro gutxiago izan zituztela, baina gobernuak 600 milioi inguru aurreztu zituela. Azalpenak eman ondoren, Agirrek Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteari eskatu dio jendaurrean zuzenketa egiteko, eta berretsi du Jaurlaritzak ez duela "fakturarik tiraderan".
Urkulluk ostiralean ohartarazi zuen Jaurlaritza "porrot egitear" dagoela.