Ogasunak datu gehiago eskatu dizkie bankuei
GASTEIZ. Arabako Ogasunak lau dekretu onartu ditu zerga iruzurrari aurre egiteko. Horietako bati esker, aurrerantzean aukera izango du finantza erakundeei eta enpresei haien bezeroei buruzko datu gehiago eskatzeko.Esaterako, orain artean 3.000 eurotik gorako eragiketak urtean behin aitortzen ziren. Dekretu berriaren eraginez, hiru hilabetean behin aitortuko dira kopuru hori gainditzen duten eragiketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu