Finantzen Euskal Kontseiluak bilera egin du gaur Lakuako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan (Araba) eta aurten ogasunak iaz baino %19 gutxiago jaso duela jakinarazi dute.
Egoera horri irtenbidea emateko, eta hurrengo urtera begira, zergak igotzea aztertzen ari direla iragarri du Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak. Horrela %9,5eko igoera izatea aurreikusi dute. Administrazioko langileen soldatak izoztea ere ez du baztertu Agirrek.
Nafarroan lanpostuak indartzeko neurriak iragarri dituzte
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariaklanpostuak indartzeko hainbat neurri iragarri ditu, gaur. 2010. urteari begira soldaten atxikioenak ez igotzea da horietako bat eta horrek, 358.000 zerga-ordaintzaileri onura ekarriko die, Sanzen arabera. 440 euroko kenkaria kentzea ere proposatu du gaur Nafarroako Legebiltzarrean. Hala ere, ohartarazi du zailtasun ekonomikoak nabarmenak direla, aurten ogasunak iazko datuekin alderatuz, 500 eta 660 milioi euro gutxiago bilduko dituelako.
ekoNOMIA
Ogasunak iaz baino %19 gutxiago bildu duela jakinarazi du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu