Ogasunak salatu du Aristrainek Suitzan bizi zen plantak egiten zituela

2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Ogasuneko langileek salatu dutenez, Jose Maria Aristrain enpresari gipuzkoarrak Suitzan bizi zen plantak egin zituen, nahiz eta ez bete herrialdeko abantaila fiskalak lortzeko baldintzak. Enpresaria Madrilen epaitzen ari dira zerga iruzurragatik, eta, salatzaileen arabera, Aristrainek inoiz ez zion utzi Espainiako Ogasuneko zergapeko izateari. Aristrainek Espainian dituen ondasun higiezinek 121 milioi euroko balioa dute, eta Suitzakoek 21 milioikoa. Aristrain altzairuaren sektoreko zenbait enpresatako akziodunik handienetakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.