Enpresak

Oiartzungo Fundiciones Aizpuruan enpresa hitzarmena adostu dute

Datozen bi urteetan egongo da indarrean, baina aurrera eragin mugagabea izango du. ELAk nabarmendu lan erreforma aplikatzea eragotziko duela akordioak.

2015eko uztailaren 28a
12:33
Entzun

ELAk jakinarazi duenez, Fundiciones Aizpurua lantegian (Oiartzun, Gipuzkoa) lehen enpresa hitzarmena sinatu dute. 28 langile ditu enpresak, eta, ELAren arabera, akordioa "aurrerapauso nabaria" da lan baldintzak hobetzeko bidean: "Enplegu duina eta kalitatezkoa bermatuko du".

Lortutako akordioa 2016an eta 2017an egongo da indarrean, baina aurrera eragin mugagabea izango du. Hau da, beste akordio bat egongo da indarrean. Lan erreformaren aurkako klausulak jarri dituzte, eta soldata igoerak ere "oso ontzat" jo ditu ELAk: KPI+%1 igoko dituzte urte bakoitzeko. Horrez gain, gaixotasun arruntarengatik edo lanez kanpoko istripuren batengatik hartutako bajak ez dituzte kudeatuko mutualitateek.

Getxoko Popompa denda

CNT sindikatuak, berriz, Getxoko Popompa dendako langileen egoeraren berri eman du. Salatu duenez, zuzendaritzak ez die langileei ordaindu nahi: "Zuzendaritzak ez ditu kontratuak sinatzen eta ez du ordaintzen langileei zor diena". Azaldu duenez, langile batek bere dirua eskatzen duenean, esaten diote praktiketan dagoela, eta horregatik ez duela kobratu behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.