Enpresak

"Okerrena pasatu" dela dio Gipuzkoako automozio sektoreak

Bost urtean tailerren %20 itxi dira, baina moteldu egin da erritmoa.

Miren Garate.
2015eko ekainaren 12a
15:15
Entzun

Azken bostak ez dira urte errazak izan automozio sektorearentzat ere. AEGA patronalaren datuen arabera, Gipuzkoan, itxi egin da sektoreko bost enpresatik bat. Mari Carmen Antunez presidentearen eta Juan Maria Lopez idazkari nagusiaren esanetan, ordea, badirudi "okerrena pasatu" dela jada. Azaldu dute urte hasieran itxieren erritmoa moteldu dela, eta orain enpresa gutxiago egon arren geratzen direnak "sendoagoak" direla.

Sektoreak "baikor" begiratzen die datozen hilabeteei. Hiru "adierazle positibo" aipatu dituzte: matrikulazioek lau urtean jarraian gora egin dutela eta urtarrilletik maiatzera ere bilakaera horri eutsi zaiola; langabeziak "gutxienez" joera aldaketa bat erakusten duela; eta azkenik, Pive planak merkatua dinamizatzen duela.

Hala eta guztiz ere, kezka berriak ere badaude. AEGAko ordezkariek adierazi dute zenbait aseguru etxek arriskuan jartzen dutela tailerren bideragarritasuna, finkatutako orduko prezioa murriztu dutelako edota hondamenen balorazioarako taulak aldebakarrez erabakitzen dituztelako. 50 enpresa klandestino inguru ere zenbatu dituzte, baina Gipuzkoan arazo hori beste toki batzuetan baino txikiagoa dela azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.