ekoNOMIA

Olano: "Inork ez dezala pentsa krisia bukatu denik"

Gipuzkoan azkeneko hiruhilekoan Barne Produktu Gordinak %0,3 gora egin duen arren, krisiak aurrera segituko duela azpimarratu du ahaldun nagusiak. "Langileen, enpresaburuen eta administrazioaren arteko ituna" eskatu du.

2009ko azaroaren 17a
15:33
Entzun
Gipuzkoan 2009ko hirugarren hiruhilekoan Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,3 gora egin duela jakin zen atzo, baina Markel Olano herrialdeko ahaldun nagusiak gaur nabarmendu nahi izan du egoera txarra dela. "Inork ez dezala pentsa krisia bukatu denik. Krisiak aurrera jarraituko du".

Horri aurre egiteko asmoz, "langileen, enpresaburuen eta administrazioaren arteko ituna" eskatu du Olanok.

Nafarroan ere gora egin du BPGak azken hiruhilekoan -uztailetik irailera-: %0,5. Aldiz, Araban eta Bizkaian behera: %0,2 eta %0,3, hurrenez hurren.

Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak lehengo astean zioen ekonomiaren "susperraldia" baieztatzeko urte amaierako datuak itxaron behar direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.