Ekonomia

Olanok espero du EAk ez dituela auzitegietara eramango "desadostasun politikoak"

EAJk lehengo astean dekretuz onartu zuen sozietateen gaineko zerga tasa.

2008ko urtarrilaren 3a
13:56
Entzun
EAJk Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluan dekretuz onartu zuen lehengo astean sozietateen gaineko zerga tasa -%28koa-, EAk kontra bozkatu zuen bertan eta oso kritiko azaldu da EAJren jokabidearekiko, baina Markel Olano (EAJ) ahaldun nagusiak espero du EAk ez dituela auzitegietara eramango "desadostasun politikoak".

PSE-EEk helegitea sartzeko asmoa duela iragarri du, eta bide hori baztertu egin beharko litzatekeela esan du Olanok gaur, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Bereziki larria litzateke Batzar Nagusiek dekretuaren kontrako helegitea sartzea". EAJk 51 batzarkideetatik 16 ditu, eta EArekin ari da gobernatzen (sei ditu EAk).

Miguel Buen PSE-EEren (17 batzarkide) buruak ahaldun nagusiari eskatu dio, auzitegiek dekretua bertan behera utziko balute, dimisioa aurkezteko. Olanok baztertu egin du aukera hori, eta Bueni dei egin dio nahi badu batzar nagusietan ahaldun nagusi posturako alternatiba aurkezteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.