Ona enpresak 23 langile kaleratu nahi ditu
DURANGO. Elektro higadura makinak egiten dituen Ona enpresak 23 behargin kaleratzeko asmoa du. ELA eta LAB ez daude ados neurriarekin. Enpresaren egoera ekonomikoa ona dela jakinarazi dute, eta ez dela beharrezkoa inor bidaltzea. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo enpresaren aurrean, eta gaurko grebara deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu