Onaindi: «Indar gabe sortu da Enpleguaren Kontseilua»

Elkarrizketa soziala errazten duten organo guztietan egongo dela adierazi du CCOOk

Erredakzioa
2004ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Enpleguaren Euskal Kontseilua «indarrik gabe» sortu dela ziurtatu zuen atzo Josu Onaindi Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak, eta Eusko Jaurlaritzaren borondaterik ezari leporatu zion errua.

ELA eta LABen partaidetzarik gabe kontseilua «hankamotz» sortu zela esan zuen asteazkenean Joseba Azkarraga Lan sailburuak. Adierazpen horiek gogor kritikatu zituen Onaindik. Bere esanetan, lan harremanen euskal esparrua hitz egiten eta negoziazio mahaietan defendatu behar da. Horregatik, CCOO «herritarren arazoak konpontzeko elkarrizketa sozialak errazten dituen organo guztietan» egongo dela ziurtatu zuen, «hori baita langileen arazoak konpontzeko modu bakarra». «Hemen gehiengo sindikalak langileen arazoak aurrera atera eta hitzarmenak sinatzen ditu, eta Euskadin langileen %57k ez dute berea berritu». Datu horrek edozein gobernu kezkatuko lukeela baina EAEn dena geldituta dagoela aipatu zuen Onaindik. Inemek enpleguaren %85 kudeatzen duenez eta Eusko Jaurlaritzak enpleguko politiko aktiboak bere gain hartu ez dituenez, Espainiako Enplegu Institutuak EEKn egon beharko lukeela uste du CCOOk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.