Onaindik ez du baieztatu CCOO utziko duenik
bilbo Josu Onaindi EAEko CCOOren idazkari nagusiak urtarrilean kargua utziko duela argitaratu zuten zenbait komunikabidek atzo. Onaindik berak, ordea, ez zuen albistea baieztatu. Erabakia «gutxi gorabehera» hartuta daukala esan zuen, baina sindikatuaren egitura berria sendotutakoan jakinaraziko duela. EAEko CCOOk kongresua egingo du urtarrilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu