ONDARROAKO LAN ISTRIPUA

Ondarroa, bi orduz erabat itxita

11:30etik 13:30era lanuztea egin dute Santa Clara izotz fabrikako istripuan bi behargin hil zirela salatzeko. 12:30ean 'Prekaritatea hiltzailea, lan istripurik ez!' lelopean egin duten manifestazioan ehunka lagun elkartu dira.

2016ko martxoaren 16a
13:44
Entzun

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek egindako deialdiari aho batez erantzun diete ondarrutarrek gaur. Udalak atzo egin zuen bat lanuzte deiarekin eta manifestaziora joateko deia ere egin zien herritarrei. Herritarrek masiboki erantzun dute. 11:30etik 13:30era, bi orduz erabat itxita egon dira Ondarroako komertzioak, ateetan xingola beltzak zituztela, eta ehunka lagun joan dira manifestaziora.

12:30ean atera da manifestazioa, Zaldupetik, eta Alamedan amaitu da herri osoa zeharkatu ostean. Han minutu bateko isilunea egin dute. Txistulariak Agurra jo du, eta ondoren, Internazionala eta Eusko Gudariak kantak abestu dituzte.

Bigarren dolu eguna dute gaur Ondarroan. Udalak osoko bilkura berezian bi dolu egun zehaztu zituen atzo, eta langileen heriotza argitzeko auziren bat abiatzen bada akusazio partikular gisa parte hartuko duela iragarri zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.