Lan istripuak

Ondarroako arrantzale bat hil da lan istripu batean

Itsas zabalean izan da istripua. Gaztea porturatu egin dute, baina ezin izan dute ezer egin. Aurten hildako 49. behargina da.

Arrantzale talde bat, Ondarroako portuan. JON URBE (FOKU)
2021eko irailaren 29a
14:44
Entzun

Abdoulaye Diome Ondarroako Kaxarra itsasontziko marinela hil da asteazken honetan, 11: 45ak aldera. Sindikatuen zenbaketaren arabera, 49 pertsona hil dira aurten lan istripuz.

Ezbeharra itsas zabalean gertatu da. Antza denez, 27 urteko gazteak polea handi baten kolpea hartu du sabelean. Istripua izan eta berehala zerbitzu medikoetara deitu dute, eta porturako bidea hartu. 10:30ak aldera iritsi dira hara. Osalanek bere gain hartu du gertaturikoari buruzko ikerketa.

Diomek hamar urte zeramatzan Ondarroan bizitzen, eta bi seme-alaba zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.