Mohamed Gaghourrune (43 urte) Ondarroako Lagun Talde enpresako arrantzalea hilik aurkitu dute gaur goizean Mar de mares ontziko bere gelan, Irlandako uretan zirela.
LABek lan baldintza txarrei egotzi die heriotza, hau "modu traumatikoan" ez dela gertatu aitortu duen arren. "Ez da kasualitatea hura hil izana. Arrantzale askok izan dute bihotzekoa, horietatik, zorionez, gehienak bizi badira ere. Itsasoko lan baldintzak oso gogorrak dira, hemezortzi eta hogei ordu artean aritzen dira beharrean".
ELAk eta biek astelehenean elkarretaratzea egingo dute Ondarroako portuaren sarreran, 12:00etatik aurrera, Gure arrantzaleak zain ditzagun lelopean.
LABek lan istriputzat jo du Irlandako gertaera, eta dio aurten laneko ezbeharren ondorioz 55 euskal langile zendu direla.
Ondarroko enpresa bateko arrantzale bat hil da Irlandan, itsasontziko gelan zela
"Ez da kasualitatea hura hil izana. Itsasoko lan baldintzak oso gogorrak dira", dio LABek. ELAk eta biek astelehenean elkarretaratzea egingo dute Ondarroako portuaren sarreran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu