Ongizatea lortzeko Munduko Ituna

2004ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Egungo ekonomiaren ondorio kaltegarriak saihesteko eta ongizatea sustatzeko, Munduko Itunaren Plataforma aurkeztu zuten atzo Eroskik, Iberdrolak eta BBVAk. Bilboko Guggenheim museoan egindako ekitaldian, giza eskubide oinarrizkoen alde egiteko hamar printzipioren inguruan mintzatu ziren. Nazio Batuek (NB) sustatutako egitasmoak «giza eskubideak, laneko eskubideak eta ingurunea» babestea du xede nagusi. Enpresek bere borondatez bat egiten dute proiektuarekin, «aldatzen ari den munduaren beharrei eta mehatxuei erantzuteko asmoz». «Era horretan, enpresa jarduerak gizartearen eskaeretara, Nazio Batuen proiektuetara eta sindikatuen eskakizunetara hurbilduko dira». «Itunaren bihotza» diren hamar jarduerak enpresen portaeraren funtsa izatea nahi dute.LUIS TEJIDO / EFE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.