Arrantza

Ontzi bat hurbiltzen ari zitzaiola-eta alde egitea erabaki du euskal atunontzi batek, piratak zirelakoan

2010eko martxoaren 16a
12:09
Entzun
Indiako Ozeanoan atunetan dabilen Bermeoko (Bizkaia) Txori Toki ontziak beste ontzi bat hurbiltzen ari zitzaiola ikusi du, eta badaezpada, alde egin du, piratak zirelakoan.



Inpesca enpresakoa da Txori Toki ontzia. Enpresako iturriek ez diote garrantzia handirik eman gertatutakoari, eta Indiako Ozeanoan dabiltzan arrantzaleen artean “psikosia” zabaltzen ari dela deitoratu dute.

Txori Toki-ko patroi Imanol Ibarbiak, berriz, El Correo egunkariarekin hitzegin du, eta esan dio “susto txiki bat” izan dela, baina egoera ondo kontrolatu dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.