Ontzi denek astelehenetik aurrera antxoa harrapatu ahal izango dute

2007ko apirilaren 20a
19:01
Entzun
Europako Batzordeak balekoa eman die arrantza esperimentalean parte hartuko duten ontzi denei astelehenetik aurrera Bizkaiko Golkoan antxoa harrapatu ahal izateko; hain zuzen, 28 ontziri. Batzordeak esan du gaur arte 18 ontziri balekoa eman gabe zeudela baina dagoeneko denentzat baldintzak ezarri dituztela.

Kanpaina bi hilabetekoa izango da, "baita eten ahal izango da, jasotako datuen arabera", Europako Batzordekoek esan dutenez, eta antxoa saltzerik izango dute arrantzaleek.

Dena dela, atzo Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek agindu zuten antxoaren kanpaina esperimentalean harrapatzen duten arraina ez saltzea erabaki dutela. Galizia, Kantabria eta Asturiasko arrantzaleekin batera hartu dute erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.