OPELEKO LANGILEAK KALEAN HASERRE

2009ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Opelek Alemanian dituen milaka langilek mobilizazioak eta lanuzteak egin zituzten atzo, General Motorsen (GM) kontra. GMk duela bi hilabete Opel Magnari saltzea erabaki zuen, baina orain atzera egin du. Alemaniako langileek gaur eta astelehenean ere egingo dituzte protesta ekintzak. «GMk sinesgarritasuna galdu du», esan zuen Klaus Franz enpresa batzordeko presidenteak. Argazkian Kaiserlauterneko lantegiko langileak ageri dira. Opel gara, dio kamisetak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.