Opor fiskalak itzultzeko eskatu du Arabak
GASTEIZ. Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek egin zuten bezala, Arabakoak ere opor fiskalen dirua itzultzeko «aholkatu» die herrialdeko enpresei. «Badaezpadako diru bilketa» izango dela adierazi du diputazioak, Europako Auzitegiak oraindik ez duelako argitu zehazki zenbat diru zor dieten enpresek hiru aldundiei. Zenbait azterketaren arabera, Arabako enpresek 250 milioi euro inguru itzuli beharko lizkieke diputazioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu