Opor fiskalek diputazioei eta Jaurlaritzari eragindako kostua ez da mugatzen 30 milioi euroko isunera. Jaurlaritzak jakitera eman duenez, 76.200 milioi euro inguru erabili ditu arlo judizialari lotutako gastuak ordaintzeko (aholkularitza, helegiteak, abokatuen bertaratzeak...). Horrez gain, 5.000 euro gastatu ditu bidaietan edo "gaiari lotutako bestelako lan bileretan".
Bidaiei lotutako gastua 2008tik aurrerakoa da, aurreko informazioa ezabatuta dago administrazioko artxibo orokorretik. Hain zuzen, Jaurlaritzako sei goi kargudunek egin zituzten bidaia horiek, eta batez beste 830 eurokoa izan zen kostua.
Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak egindako galderari erantzunez eman ditu kopuruak Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak. Azaldu du gastu horiek soilik Jaurlaritzak egindakoak direla, diputazioek egindakoak sartu gabe daudela alegia.