Zerga sistema

Opor fiskalengatik jarritako zigorra "gehiegizkoa" da Urkulluren ustez

Isunak "arimarik gabeko Europa" agerian utzi duela uste du lehendakariak. 30 milioi euroko isuna onartu zuen atzo Europako Justizia Auzitegiak.

2014ko maiatzaren 14a
15:59
Entzun

Gehiegizkoa eta neurriz kanpokoa. Hitz horiek erabili ditu Iñigo Urkullu lehendakariak Europako Auzitegiak opor fiskalen auziagatik jarritako isuna definitzeko. "Arimarik gabeko Europa agerian utzi du: isuna jarri dute pentsatzen jarri gabe zeintzuk izan ziren arrazoiak eta laguntza horien jatorria".

"Babesgabetasun hirukoitza" pairatzen zuten enpresariek opor fiskalak ezarri zirenean, Urkulluren arabera: "Sekulako krisi ekonomikoa, orduko gobernuen industria politikarik eza eta ETAk enpresariei egiten zizkieten mehatxuak". Lehendakariaren arabera, laguntza haiek "egoera dramatikoa" bizi zuen herrialdea "suspertzeko" jarri ziren indarrean, eta ez enpresak euren ardura fiskaletatik salbuesteko.

Euskal Finantzen Kontseiluak isuna eta jarraitu beharreko prozedura "baloratu eta haztatu" beharko duela esan du Urkulluk, ordainketa nola banatu adosteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.