lan istripua

Orain dela hilabete istripua izan zuen langile bat hil da

Espainiako enpresa batean soldatzen ari zen biltegiak eztanda egin ondoren erredura larriak jasan zituen. Bizkaitarra da hildakoa eta Bilboko Nervion Montaje y Mantenimiento enpresarako lan egiten zuen.

2009ko apirilaren 29a
18:00
Entzun
Duela hilabete Espainiako enpresa batean lan istripua izan zuen bizkaitar bat hil da. Bilboko Nervion Montaje y Mantenimiento enpresarako lan egiten zuen hildako langileak.

Bilboko enpresa horretako bi langile Kantabriako (Espainia) Dynasol enpresako biltegi bat konpontzen ari zirenean gertatu zen ezbeharra. Soldatzen ari ziren biltegiak produktu kimikoak zituen eta eztanda egin zuen.

Bi langileek zauri eta erredura larriak jasan zituzten eta Barakaldoko Gurutzetako (Bizkaia) ospitalera eraman zituzten. Biktimetako bat gaur hil da eta besteak ospitalean jarraitzen du arta intentsiboko gunean.

22 lagun hil dira aurten Euskal Herrian lan istripuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.