Ekonomia

Oraingoz ez dutela bat-egitea gauzatuko adierazi dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrezki kutxetako iturriek

Azken orduetan zabaldu diren informazioak gezurtatuz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru aurrezki kutxen bat-egitea oraingoz ez dela gauzatuko agertu dute erakunde horietako iturriek. Nolanahi ere, aukera hori aztertu dutela onartu dute.

2005eko uztailaren 14a
19:26
Entzun
Arabako Vital, Bizkaiko BBK eta Gipuzkoako Kutxa aurrezki kutxetako iturriek 'Efe' albiste agentziari agertu diotenez, oraingoz ez dute hiru erakundeen bat-egitea gauzatuko. Iturri horiek elkartzea aztertu dutela onartu dute, baina asmoak, momentuz, ez duela aurre egin zehaztu dute.

El Correo egunkariak gaur plazaratu du aurrezki kutxek dagoeneko alderdiei eman dietela bat-egiteko asmoaren berri, eta baita Pedro Solbes Espainiako Ekonomia ministroari ere. Iturri horren arabera, PSE litzateke egitasmo horri eragozpen gehien jarriko liokeena.

Nolanahi ere, Gasteizko alkate Alfonso Alonso (PP) ere mintzatu da egitasmo horri buruz, eta baieztatu du elkartzeko asmoa dutela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kutxek. PP aukera horren kontra dagoela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.