lan istripua

Orioko garraiolari bat hil da Espainian, errepide istripuan

Errioxako N-232 errepidean gertatu da ezbeharra.

2011ko azaroaren 3a
19:02
Entzun

Orioko garraiolari bat hil da gaur goizean Errioxako Villar de Arnedo eta Ausejo herriak (Espainia) lotzen dituen N-232 errepidean gertatu den istripu batean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, kamioi bat gurutzatu egin da Ausejorantz doan errepidean eta beste norabidera pasatu da, eta Orioko garraiolaria kolpatu du —Calahorrara zihoan—.

Hiru sindikatuak salatu du errepideko merkantzia garraioen sektorean gero eta lan baldintza eskasagoak daudela. 

LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 55. behargina da gaurkoa. Iaz horrela 82 langile zendu zirela dio LABek, duela bi urte 85, 2008an 112, 2007an 125.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.