Ormazabalek enpresa bat erosi du Australian
BILBO. Ormazabal enpresa bizkaitarrak Australiako Delta Power enpresa eta Mexikoko Ambar Electroingenieria enpresaren %45 erosi ditu. Erosketen bidez sendotu egin nahi du Asiako hego ekialdean eta Mexikon duen presentzia. Ormazabalek ekipamendu eta zerbitzu elektrikoak eskaintzen ditu. 1.500 langile ditu, eta 380 milioi euroko fakturazioa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu