Ormazabalek eta Ikusik bat egin dute «etorkizuna bermatzeko»

Bizkaiko Teknologia Parkean izango du egoitza enpresa berriak, Miramongo eraikinari eutsiko badiote ere

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Ormazabal eta Ikusi taldeek indarrak bildu eta korporazio berri batean bat egitea erabaki dute. Hala jakinarazi zuten atzo enpresa biek, prozesua abian dagoela eta datozen asteetan ixteko asmoa dutela. Helburuak bateratuta, tamaina handiagoa izango dutela nabarmendu dute, berrikuntza sustatu, nazioartean zabaldu eta enpresen «etorkizuna bermatzeko asmoz».

Korporazio berriak Bizkaiko Teknologia Parkean ezarriko du egoitza, bakoitzaren egungo eraikinei eutsiko badiete ere. Ormazabalek Zamudioko parkean berton ditu bulegoak; Ikusiren egoitza, berriz, Donostian dago, Miramongo Teknologia Parkean.

Ormazabal ekipo ondasunen sektorean dabil; 2.000 langile baino gehiago eta bederatzi lantegi ditu gaur egun. Iaz 400 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta 50 herrialdetan dago. Ikusik, berriz, komunikazioaren eta informazioaren teknologietan lan egiten du. Mila langile ditu, eta 2009an 142 milioi euroko sarrerak izan zituen.

Javier Ormazabal izendatuko dute talde berriko presidente, etaIkusiko burua, Angel Iglesias, lehendakariorde izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.