Ormazabaleko langileen protestan, 500 pertsona
IGORRE. Enpresako lan hitzarmen alde protestak egiten ari dira Igorren (Bizkaia), Ormazabal enpresan. Atzo, manifestazioa egin zuten, eta, langile batzordeak jakinarazi duenez, 500 pertsonak hartu zuten parte. 330 langile ditu osagai elektrikoak egiten dituen enpresak. Egoera konpondu ezean hilaren 23tik aurrera mugagabeko grebari ekiteko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu