Enpresak

Oronak bi enpresa erosi ditu, bata Frantzian eta bestea Norvegian

Mondragon taldeko kooperatibak Europan duen tokia indartu du EST Ascenseurs eta Heis 1 Group bereganatuta.

Orona Fundazioaren eraikina, Hernanin. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
xabier martin
2016ko otsailaren 12a
11:27
Entzun

Igogailuetako sektorean mundu mailan handienekin lehiatzen den euskal kooperatibak beste urrats bat egin du Europako merkatuan bere tokia indartzeko. Oronak EST Ascenseurs erosi du Frantzian, eta Heis 1 Group Norvegian. Lehenak 1986an zabaldu zuten Estrasburgon, eta Alsaziako merkatuko liderra da. Urfteko zazpi milioi euroko fakturazioa dauka eta 2.000 mantenu kontratu kudeatzen ditu.

Norvegian, berriz, azken hamalau urteetan Orona igogailuak banatu dituen enpresa bereganatu du. Herrialde horretako hiri garrantzitsu guztietan bulegoak dauzka Heis 1 Groupek, eta "hango merkatuaren ezagutza sakona". Norvegiako merkatuan sartzeko bide azkarra izango da Heis 1 Group Hernaniko kooperatibarentzat.

Horren bestez, Oronaren Frantziako adarrak zortzi konpainia dauka dagoeneko eta guztien artean 90 milioi euroko salmentak egiten dituzte. 450 langile dauka, halaber, adar horrek. Norvegiako adarrak, berriz, zortzi lan zentro dauzka, hamasei milioi euroko fakturazioa eta 80 langile inguru.

Xabier Mutuberria Oronako zuzendari nagusiak esan du azken bi erosketek koperatibaren "hedatze geografikoan" laguntzen dutela, eta enpresak euren "bezeroei zerbitzu lehiaorragoak eskaintzeko gaitasuna" handitzen duela. Oronak 30 enpresetatik gora dauzka Europako eta Ameriketako 11 herrialdetan. Munduan 250.000 igogailu jarri ditu dagoeneko. Europan hedatzeko estrategi betean dabil azken urteetan. 2014aren hondarrean, esaterako, Poloniako Techlift enpresa erosi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.