Oronak Bretainiako Ascenseurs Altilift erosi du
DONOSTIA. Handitzea, dibertsifikatzea eta nazioartean zabaltzea nahi du Oronak. Estrategia horren barruan, Bretainiako Ascenseurs Altilift erosi du. 40 langileko enpresa da, eta iaz 6 milioi euroko fakturazioa izan zuen. Urteetan izan da Oronaren bezero. Frantziako KES, Belgikako Ascenseurs Ascelec eta Luxenburgoko Ascenseurs Luxembourg ere eskuratu ditu berriki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu