Enpresak

Oronak enpresa bana erosi ditu Polonian eta Portugalen, Europan indartzeko

Aurtengo lehen sei hilekoan, guztira, bost enpresa erosi ditu Europan

Jon Fernandez.
2016ko uztailaren 26a
12:36
Entzun

Hedatzen jarraitzen du Hernaniko Oronak, eta igogailuen sektorean mundu mailako lehiakideekin aritzeko posizioa indartzen ari da. Aurtengo lehen sei hilabeteetan bost enpresa erosi ditu kontinentean: bi Frantzian, eta bana Norvegian, Polonian eta Portugalen. Gaur eman du, hain zuzen, azken bi erosketen berri. 

Krakdzwig enpresak Krakovian du egitza, eta merkatu kuota handia du eskualdean, Mondragon taldeko kooperatibak azaldu duenez —Oronak Polonian erosten duen bigarren enpresa da: Wroclawko Techlift konpainia erosti zuen 2014an—. 1996an sortu zen, eta 2002az geroztik, enpresa harreman estua du Oronarekin. 2002an Krakdzwig euskal konpainiaren Poloniako bazkide eta banatzaile bihurtu zen. Igogailuen sektorean esperientzia zabala du konpainia poloniarrak, eta Oronak bere lantaldean sartuko ditu lantegiko 65 langileak. 

Hernaniko igogailugileak Portugalen duen presentzia indartzeko, berriz, Estrela Elevadores erosteko akordio bat lortu du. 1992an sortu zen enpresa hori, eta Leiria eskualdean dago: "Kokaleku estrategiko batean, Oporto eta Lisboa artean". Erosketak aukera emango dio Oronari Estrela enpresak gaur egun mantentzen dituen 500 igogailuak bere egituran sartzeko. Oronak Portugalen duen bosgarren zentroa izango da, lehendik lau baititu: Bragan, Oporton, Lisboan eta Algarven. 

Posizioa indartuz

"Eragiketa horiei esker, Europako merkatu gakoetan dugun posizioa indartruko dugu, eta onura aterako diogu bai Krakdziwgek bai Estrelak sektorean duten eskarmentuari", adierazi du Xabier Mutuberria Oronako zuzendari bnagusiak. 

Oronak Europako eta Amerikako 11 herrialdetan 30 enpresa baino gehiago ditu. Europako hamar igogailu berritik bat Hernaniko markak egiten ditu, eta 100 herrialde baino gehiagotan instalatzen dituzte Oronaren produktuak: munduko 250.000 igogailuk dute haren teknologia. Europako lehena da igogailu osoak ekoizteko ahalmenari dagokionez, eta ekodiseinuko ziurtagira (ISO 14006) eskuratu duen mundu osoko lehen igogailu enpresa da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.