Poloniako Wroclaw hirian du egoitza Techlift konpainiak, eta igogailu sistemen instalazio eta mantenu lanetan aritzen da. Kooperatibak nabarmendu du Orona marka igogailuen sektoreko erreferente bat dela Europan, eta Techliften erosketak bere posizioa "are eta gehiago indartzeko" balioko duela, "bai Polonian eta baita Europa mailako operazioetan".
Oronaren helburua "enpresaren dimentsioa eta dibertsifikazio geografikoa zabaltzea" da, eta ildo horretan nazioarteko hainbat konpainia erosi ditu Mondragoneko kooperatibak: esaterako, Brasilgo AMG Elevadores erosi zuen iaz, eta Norvegiako Elevator AS igogailu ekoizlea eta Bretainiako Ascenseurs Altilift enpresa 2012an.
Orona, datutan
Euska Herrian eta nazioartean banatutako 30 enpresak osatzen dute Orona, eta ehun herrialdetan baino gehiagotan instalatzen ditu bere produktuak. Europako hamar igogailu berritik bat Oronoarena da. Guztira, 250.000 igogailu daude munduan Orona teknologia dutenak, eta aurten 50. urteurrena ospatu du Mondragon taldeko kooperatibak.