Orrorik gabeko zomorroa

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Orroka hasi ordez, pitinka- pitinka, baikortasun zomorroa janztea deliberatu dute burtsek. Hirugarren egunez jarraian igoerak izan dira, nahiz bankuek kapital premia handiak izango dituztela iragarri JPMorganek (162.000 milioi aipatu ditu), edota Grezia erreskatatzea 320 mila milioi kostatuko dela plazaratu du BNP Paribas bankuak (+%3,96). Kontua da Espainiako Altxorrak 15 urterako zorra saltzea lortu duela, eroso antzean eta, mozorroen ostean, badagoela bizitzarik. Mundua amaituko ez denez, 2.037 milioiren salerosketa eman zen atzo Ibex-35eko (+%1,01) akzioetan eta hurrengo lurrikararen zain gelditu beharko, berriro Haitiz gogoratzeko. Santanderrek (+%1,48) nahiz Edurnezurik (+%1,24) gidatu zuen indizearen gorakada, OHLren (+%6,27) eta %4na igo ziren Iberia eta Grifolsen kurrinketara iritsi gabe. AEBetako datu makroekonomikoak ongi eta dolarra ere bai. Haratuztean eurouztea ematen ez den artean, gaitzerdi.



Espainiako zor publikoaren %26 Frantziako inbertsiogileen esku dago. Eta %18, Txinakoen esku. 448.000 milioiko zor horretan, 5.000 milioi 15 urtera jaulki zituen atzo Espainiako altxorrak: %0,85eko gainsaria ordaindu zuen epe hortako Euriborrarekiko.



Lorea bota dio JPMorgan bankuak Santanderri azken analisian. Munduko bankuek 162.000 milioiren kapital gehigarria beharko luketela kalkulatzean, gutxien beharko luketenak UBS eta Santander direla ondorioztatu du. UBSk lehendik kapitala hedatu zuen, baina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.