Osakidetzan ere protestak daude, grebaren aurretik
Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, LAB, ESK, SATSE, CCOO eta UGT) auto karabanak antolatu dituzte biharko, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, «prekaritatearen aurka». Osakidetzako langileen baldintzak asko okertzen ari direla salatu dute, eta langileak protestetan parte hartzera deitu dituzte. Hilaren 14an, manifestazioak egingo dituzte, eta, 21ean, berriz, elkarretaratzeak lan zentroetan. Hilaren 28an Osakidetzako langile guztientzat deituta dagoen greba egunaren atariko mobilizazioak izango dira horiek denak. «Lan baldintzen aldeko borrokan hasiko dugu urtea», esan dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu