lan istripuak

Osalanek eta Lan Ikuskaritzak bisitak areagotu nahi dituzte lan publiko eta lan handietan

Osalanek ukatu egin du aurten lan istripu kopurua igo dela. PSE-EEk eskatuta izan da Eusko Legebiltzarrean Izaskun Urien zuzendaria, abuztu eta iraileko datuekin kezkatuta.

2013ko abenduaren 2a
17:42
Entzun

Datorren urtera begira Osalanen eta Lan Ikuskaritzaren bisitak areagotu nahi dituztela azaldu du Izaskun Urien Osalaneko zuzendariak gaur Eusko Legebiltzarrean. Hilabetean behin edo bitan egiteko proposatu dutela esan du, lan araudia betetzen dela zaintzeko eta lanpostuetan segurtasun neurriak betetzen diren ikusteko. 

Abuztuan eta irailean hamar langileren heriotza eragin zuten istripuen inguruan esan du, ordea, horien artean ez dagoela loturarik kausari dagokionez, eta modu horretan baztertu egin du garai horretan igoerarik izan zenik.

Irailean Lan Ikuskaritzak eta Osalanek osatu zuten batzordea azkenekoz azaroaren 18an bildu zela gaineratu du. Batzorde horrek ere ondorioztatu du istripu horien artean loturarik ez dagoela, baina gaineratu du segurtasun neurriei dagokionez bazituztela zenbait gauza amankomunean: hutsuneak zituztela, ez zirela erabiltzen edo prozedurak ez zirela batetzen, esaterako.

Lan istripuak, behera

Urien Osalaneko zuzendariak esan du lan istripuak %4,3 murriztu direla aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Legebiltzarrean eman dituen datuen arabera, 20.000 lan istripu arin, 116 larri eta heriotza eragin duten 23 izan dira urte hasieratik. In itinere istripuei dagokinez, arinak 2.666 izan dira, larriak 18 eta heriotza eragin dutenak hiru.

Urienek azaldu du iaz garai honetan 27 zirela hiru lurraldetan lan istripuetan hildakoak, eta istripu larriak 138 zirela. Zehaztu du, gainera, lan istripuak %4,3 murriztu direla urrira bitartean, eta in itinere gertatutakoak, %2,4. Datu horiekin mila langilekiko istripu kopurua 30etik 29,9ra jaitsi dela argudiatu du. "Irakurketa posiitiboa da. Bide onetik goaz", adierazi du PSE-EEk eskatutako agerraldian.

Gaineratu du Urienek aurrekontuetako murrizketek ez dutela eraginik izango Osalanen kanpainetan edo jardunean, osasunari eta lan segurtasunari dagokionez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.