lan osasuna

Osalanek onartu du Irungo CAF enpresako langile bat amiantoagatik hil zela

CCOO sindikatuak eman du Osalanen ikerketaren berri. 1946tik 1995era galdaragile gisa egin zuen lan gizonezkoak, eta minbiziaren ondorioz zendu zen.

2012ko otsailaren 27a
15:45
Entzun

Osalan Laneko Osasun eta Segurtasunerako Erakundeak onartu du Irungo (Gipuzkoa) CAF enpresako langile bat amiantoagatik hil zela. CCOO sindikatuak gaur jakinarazi duenez, Osalanek kasuaren gaineko ikerketa bat egin du, eta langilearen minbizia eta heriotza amiantoak eragin zituela baieztatu du. 1946tik 1995era jardun zuen lanean gizonezkoak, galdaragile gisa.

CCOOk azaldu du 90eko hamarkadara arte 6000 eta 8000 serieko bagoiak amiantoz forratuta zeudela, eta substantzia hori langileek "erauzi eta moztu" egin behar izaten zutela. 

"Leku berean langileek bazkaltzen zuten, edo laneko arropak aldatzen zituzten etxera eramateko", gaineratu du sindikatuak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.