Iaz lan istripua izan zutenen kopurua jaitsi delako pozik daude, baina jaitsiera eragin duten arrazoiengatik kritiko agertu ziren atzo Oihan Ostolaza eta Ibon Zubiela LABeko kideak. Izan ere, istripuak eragiten dituzten «baldintza prekarioak eta prebentzio falta aldatu ez» direla salatu zuten. Horregatik, Pilar Collantes Osalaneko buruak eginiko balantze baikorrerako arrazoirik ez dagoela esan zuen Zubielak.
LABekoek esan dutenez, langabeziaren ondorioa izan da istripuen jaitsiera eta, lanean egondako langile kopuruekiko, istripuen portzentajea 2008an baino %8,3 handiago izan dela ohartarazi du Lan Osasuneko arduradunak. Enpresa askok, gainera, gaixoaldia eragin dezaketen istripu arinak ezkutatzen dituztela dio.
Horren harira, Osalanek eta Nafarroako Lan Osasuneko Institutuak zenbait istripu «estatistika ofizialetik ateratzen» dituztela salatu du Ostolazak. Urrian gertatutako istripu hilgarri bat jarri zuten horren adibide, Bilboko udaletxea handitzeko obretan emandakoa: «Langilearen enpresa kanpokoa zelako, Osalanen datuetan ez da agertu». LABen zenbaketaren arabera, iaz 84 behargin hil ziren laneko istripuetan.
Osalanen balantze baikorrerako arrazoirik ez dela esan du LABek
Bilboko udaletxea handitzeko obretan hil zen langilea estatistika ofizialetik at utzi izana gaitzetsi du sindikatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu