Osasun Sailaren jarrera gaitzetsi dute sindikatuek
BILBO. LAB eta ELA sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egotzi diote patronalak negoziazio mahaia uztea lanuzteak hasteko hiru egun besterik falta ez direnean. Greba egunetan egunero negoziatzeko eskaera egin zioten langileek patronalari. Baina, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoen ebazpenak dioenari muzin egin, eta ezezkoa erantzun die patronalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu