Osasun zentimoaren kontra, kamioi karabana

2012ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Osasun sistema publikoa finantzatzeko erregaiak zentimo bat garestitzearen kontra dago Hiru Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, kamioi bakarra duen garraiolari batentzat, urtean 2.500-3.000 euroko gastu gehigarria esan nahiko luke osasun zentimoak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari proposamena erretira dezala eskatzeko, datorren astelehenean kamioi karabana egingo dute Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.