ekonomia

'Osasunerako zentimoarekin' 4,5 milioi bildu ditu Nafarroak urteko hirugarren hiruhilekoan

Eurek onartutako murrizketei aurre egiteko asmoz onartu zuten erabakia UPN eta PSNk, eta gasolinaren prezioa litroko 2,4 zentimora igo zuen gobernuak.

2012ko abenduaren 13a
23:08
Entzun

Nafarroako Gobernuko Ogasun Sailak urteko hirugarren hiruhilekoan osasunerako zentimoaren bidez 4.540.005 euro jaso ditu, gaur jakinarazi duenez. Urte bukaerarako horrela denera 6,3 milioi euro bilduko dituela espero du.

UPN eta PSNren akordioari esker, Nafarroako Parlamentuan ekainaren erdialdera onartu zuen osasunerako zentimoa ezartzen hastea. Hala, gasolinaren prezioa litroko 2,4 zentimora igo zuen gobernuak —garraiolariak salbuetsi ditu—.

Aurreikuspen ekonomikoen okertzeari aurre egiteko asmoz, 54 milioi euroren murrizketak egitea adostu zuten UPN eta PSNk orduan, eta beste zenbait neurriren bidez milioi batzuk lortuko zituztela iragarri zuten; besteak beste, osasunerako zentimoaren bidez. Gobernuak orduan esan zuen urtea bukatzerako horrela zortzi milioi berreskuratuko zituela. 

Nafarroako Ogasunak gaur azaldu du lehengo urtetik erregaiaren kontsumoak behera egin duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.