Lan istripua

Ostegunean Berantevillako istripuan larri zauritu zen langile bat hil egin da

Beste behargin bat herenegun bertan zendu zen eta beste bik larri segitzen dute. Laurak likido zikinen biltegi batera erori ziren.

2007ko irailaren 8a
15:53
Entzun
Bi dira dagoeneko ostegunean Berantevillan (Araba) Bionor enpresan istripua izan ondoren hil diren langileak. Haietako bat orduan bertan hil zen (R.R., 36 urte) eta beste bat (A.G.Z.) gaur, zauri larrien ostean; Gasteizen Txagorritxu ospitalean zegoen istripua izan zuenetik. Beste bi beharginek ere izan zuten istripua, eta oso larri segitzen dute, Gasteizen Santiago ospitalean. Laurak likido zikinen biltegi batera erori ziren, eta gas toxikoak arnastu zituzten.

Osalaneko teknikariek esan dute enpresan ez zegoela babes indibidual ekiporik.

Erregaien hondakinak birziklatu eta biodiesela ekoizten dute Bionorren. 2003ko maiatzean ekin zion lanari. Enpresaren kapitalaren laurden bat Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Nekazaritza Sailarena da; beste guztia, arloko bi enpresen esku dago.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hildako 84.a da gaurkoa. Iaz 129 hil ziren horrela, LABek dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.