Ostegunean onartuko ditu lehen neurriak Lanbidek
GASTEIZ. Atzo estatutuak onartu eta zuzendaritza kideak izendatu ostean, ostegunean izango da Lanbide berriaren aurreneko batzarra. Enplegua sustatzeko hainbat neurri hartzeko asmoa dute. Iragarri bezala, ELAk eta LABek administrazio kontseiluan parte hartzeari uztea erabaki dute. Gemma Zabaleta Lanbideko presidenteak ez du argitu bi sindikatuetako ordezkariek karguan jarraituko duten edo norbaitek ordezkatuko dituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu