ELAk, LABek eta EILASek lau orduko lanuzte batera deitu dute otsailaren 9rako, Eusko Jaurlaritzak administrazioan egin nahi dituen murrizketen aurka, eta gaur deialdia Espainiako administrazioko funtzionarioei ere egin diete, "Raxoiren murrizketen inguruan haserrea adierazteko".
Deialdia, hasiera batean, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioei egin zieten; gero, udal eta aldundietako langileei zabaldu zieten; eta, orain, Espainiako administrazioaren funtzionarioak bildu nahi dituzte. Sindikatuek diote azken horiek ezin direla kanpoan geratu beste langile publikoen protestan.
Sindikatuen hitzetan, kolektibo hori ere "borroka eta protesta" dinamikari gehitu behar zaio. "Haiek jasaten dituzten lan baldintza eta soldata txarrenak", esan dute, eta, horregatik, ostegunean Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzten mobilizazietan parte hartzera deitu dituzte, baita otsailaren 4ko manifestazioetara joatera ere.