Otsailean 3.652 langabe gehiago izan dira Hego Euskal Herrian

Guztira, 234.530 langabe zeuden otsail amaieran Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Azken hilabetean, lau herrialdeetan igo da langabezia tasa.

2013ko martxoaren 4a
18:49
Entzun

Urtarril amaieran baino 3.652 langabe gehiago izan dira otsail bukaeran Hego Euskal Herrian. Orotara, 234.530 lagun daude lanik gabe Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Iazko otsaileko datuen aldean, urtebetean 23.256 pertsonatan hazi da langile kopurua.

Urtarrileko datuekin alderatuta, Araban handitu da langabe kopurua gehien otsailean, batez beste; %1,87 gehiago dira langabezian daudenak Araban. Ordea, Bizkaian geratu dira behargin gehien lanik gabe: 1.455 pertsonak galdu dute lanpostua azken hilabetean. Lau herrialdeetan igo da langabezia.

25 urtetik beherakoak dira 20.076 langabe. Sexuka, berriz, langabeen artean gehiago dira emakumezkoak: 118.745 dira, eta lanik gabeko gizonak, berriz, 115.785. Sektoreka, zerbitzuetan handitu da gehien langabezia otsailean; urtarrilean baino 2.483 pertsona gehiago, guztira.

Datuak

Araba. Otsail bukaeran, 28.318 langabe.

Urtarriletik, +521 (+%1,87); iazko otsailetik, +3.489 (+%14,85).

Bizkaia. Otsail bukaeran, 99.216 langabe.

Urtarriletik, +1.455 (+%1,49); iazko otsailetik, +9.489 (+%10,58).

Gipuzkoa. Otsail bukaeran, 50.472 langabe.

Urtarriletik, + 749 (+%1,51); iazko otsailetik, +5.698 (+%12,73).

Nafarroa. Otsail bukaeran, 56.524 langabe.

Urtarriletik, +927 (+%1.67); iazko otsailetik, +4.580 (+%8,82).

Hego Euskal Herria. Otsail bukaeran, 234.530 langabe.
Urtarriletik, +3.652; iazko otsailetik, +23.256.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.